Nokia 6760 slide - Software eguneratzeei buruz

background image

Software eguneratzeei buruz

Software eguneraketak gailua erosterakoan eskuragarri ez

zeuden hainbat funtzio eta funtzio hobetuak izan ditzake.

Softwarea eguneratzeak gailuaren funtzionamendua hobetu

dezake.
Zure gailuarentzako software berria eskuragarri dagoenean

jakinarazpen bat jasotzeko, erregistratu My Nokia zerbitzuan

eta harpidetu testu-mezuentzako edo posta elektronikoko

mezuentzako jakinarazpenetara. Informazio gehiagorako,

joan www.nokia.com/mynokia helbideetara.

Abisua: Softwarearen bertsio berriak

instalatzerakoan, ezin da telefonoa erabili, ezta larrialdi

deietarako ere, instalazioa amaitu eta telefonoa berrabiarazi

arte. Egiaztatu datuen segurtasun-kopiak egiten dituzula

softwarea eguneratu aurretik.
Software eguneratzeak deskargatzean datu kantitate

handiak transferi daitezke (sareko zerbitzua).
Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula

egiaztatu edo kargagailura konektatu.
Gailuaren softwarea edo aplikazioak eguneratu ondoren,

baliteke eguneratutako aplikazioen argibideak

erabiltzailearen gidan edo laguntzetan eguneratuta ez

egotea.