Laguntza
Zure produktua erabiltzeko moduari buruzko informazio
eskuratzeko edo telefonoaren funtzionamenduari buruzko
zalantzak badituzu, ikus laguntza orriak www.nokia.com/
support helbidean edo zure tokiko Nokia-ren webgunean,
www.nokia.mobi/support (mugikorraren arakatzailean),
telefonoko Laguntza aplikazioa edo erabiltzailearen gida.
Modu honetan arazoa konpontzea lortzen ez baduzu, saiatu
honela:
● Berrabiarazi telefonoa: itzali telefonoa eta kendu bateria.
Minutu bat geroago, berrezarri bateria eta piztu gailua.
● Nokia Software Updater aplikazioarekin, eguneratu zure
telefonoaren softwarea erregularki, funtzionamendu
hobetua eta funtzio berriak eskuratzeko. Ikus
www.nokia.com/softwareupdate edo zure tokiko
Nokiaren webgunea. Egin telefonoko datuen babeskopia
telefonoaren softwarea eguneratu aurretik.
● Telefonoaren jatorrizko ezarpenak berrezarri,
erabiltzailearen gidan agertzen den bezala.
Berrezartzerakoan, zure dokumentuak eta fitxategiak ez
dira ezabatuko.
Honela ere arazoa konpontzen ez bada, Nokiarekin
harremanetan jarri konpontzeko aukera gehiago lortzeko:
Ikus www.nokia.com/repair. Telefonoa konpontzera bidali
aurretik, egin telefonoko datuen babeskopia.