
Blokeo-kodea
Blokeo-kodeak (edo segurtasun-kodeak) telefonoa baimenik
gabeko erabileraren aurka babesten du. Aurrez ezarritako
kodea 12345 da.
Kodea alda dezakezu eta telefonoak kodea eskatzea ezar
dezakezu.
Ikus "Gailua blokeatu"57.
Kode berria gogoan izan behar duzu eta ezkutuan, leku
seguru batetan eta telefonotik urrun gorde. Blokeo-kodea
ahazten bazaizu eta telefonoa blokeatuta badago, telefonoa
Nokia-k baimendutako zerbitzu-gune batera eraman behar
duzu. Kargu gehigarriak aplika daitezke. Telefonoa
desblokeatzeko, softwarea berriro kargatu behar da eta
telefonoan gordetako datuak gal daitezke.