
PIN eta PUK kodeak
Sarbide-kode hauetakoren bat ahazten baduzu, jarri
zerbitzu-hornitzailearekin harremanetan.
● Identifikazio zenbaki pertsonaleko kodea (PIN) — Kode
honek zure SIM txartela baimendu gabeko erabileraren
kontra babesten du. PIN kodea (4-8 digitu) gehienetan SIM
txartelarekin batera dator. PIN kodea hiru aldiz segidan
gaizki idazten baduzu, kodea blokeatu egingo da eta PUK
kodea beharko duzu desblokeatzeko.
● PIN2 kodea — Kode hau (4-8 digitu) SIM txartel batzuekin
dator eta beharrezkoa da telefonoko funtzio batzuetara
sartu ahal izateko.
● Desblokeatzeko kode pertsonala (PUK) eta PUK2
kodea — Kode hauek (8 digitu) beharrezkoak dira
blokeatutako PIN edo PIN2 kodeak aldatzeko, hurrenez
hurren. Kodeak SIM txartelarekin batera ez badatoz, jar
zaitez harremanetan zure SIM txartelaren
operadorearekin.