Nokia 6760 slide - Bluetoothari buruz

background image

Bluetoothari buruz

Gailuaren Bluetooth teknologiak hari gabeko konexioak

ahalbidetzen ditu 10 metrotara (33 oin) dauden gailu

elektronikoen artean. Bluetooth konexioarekin irudiak,

bideoak, testuak, enpresa-txartelak eta egutegiko oharrak

bidal daitezke, edo hari gabe Bluetooth teknologia erabiltzen

duten beste gailuetara konekta zaitezke.
Bluetooth teknologia erabiltzen duten gailuak irrati-uhinak

erabiliz komunikatzen direnez, zure gailuak eta besteek ez

dute ikuspen-lerro berean egon beharrik. Bi gailuak

elkarrengandik gehienez 10 metrora egotea besterik ez da

beharrezkoa. Halere, konexioan interferentziak egon

daitezke hormengatik edo beste gailu elektronikoengatik.
Bluetooth konexio bat baino gehiago egon daitezke martxan

aldi berean. Esaterako, gailua aurikularretara konektatuta

Internet eta konexioak

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

41

background image

badago, aldi berean fitxategiak beste gailu bateragarri

batera alda ditzakezu.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2.0 +

EDR, eta ondorengo profil hauek onartzen ditu: audio-

banaketa aurreratua, urruneko audio/bideo kontrola,

oinarrizko irudigintza, gailuen identifikazioa, telefonozko

sareratzea, fitxategi-transferentzia, audio/bideo banaketa

orokorra, object exchange orokorra, eskulibrea,

entzungailua, HID (Human Interface Device), object push,

kontaktuetarako sarbidea eta SIMerako sarbidea . Bluetooth

teknologia onartzen duten beste gailu batzuekiko

operatibitatea ziurtatzeko, modelo honetarako Nokia

konpainiak onartutako osagarri homologatuak erabili behar

dira bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu gailu

horiek telefono honekin bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar

gehiago behar dute eta, beraz, bateriaren iraupena

murrizten dute.