Nokia 6760 slide - Deitu

background image

Deitu

Oharra: Zerbitzu-hornitzaileak igortzen dizun dei eta

zerbitzuen faktura aldatu egin daiteke, sarearen

ezaugarrien, fakturen biribilketen, zergen eta abarren

arabera.
Deiak egiteko eta jasotzeko, gailua piztuta egon behar du,

SIM txartel bat instalatuta izan behar du eta sare zelularraren

zerbitzu gunean egon behar duzu.

Garrantzitsua: Lineaz kanpoko profilean ezin da

deirik egin edo jaso, ezta haririk gabeko sare estaldura

eskatzen duten beste funtzio batzuk erabili ere. Hala ere, zure

telefonoan ezarritako larrialdi zenbaki ofizialera dei liteke

ere. Deiak egin ahal izateko, lehenik eta behin profilak aldatu

eta, gero, telefonoaren funtzionalitatea aktibatu behar da.

Gailua blokeatua izan bada, sar ezazu blokeatzeko kodea.

Deitu

Dei bat egiteko, idatzi telefono zenbakia, eskualde kodea

barne, eta sakatu dei tekla. Deia amaitzeko edo dei saiakera

ezeztatzeko, sakatu bukatzeko tekla.

Aholkua: nazioarteko deietan, gehitu nazioarteko

aurrezenbakia ordezkatzen duen + ikurra,

herrialdearen aurrezenbakia, lurraldearen

aurrezenbakia (beharrezkoa izanez gero, hasierako 0

kendu) eta idatzi telefono zenbakia.

Nokia 6760 slide

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

21

background image

Deiak erantzun

Dei bat erantzuteko, sakatu deitzeko tekla. Dei bati uko

egiteko, sakatu bukatzeko tekla.
Deia erantzun ordez tonua isilarazi nahi baduzu, aukeratu

Isilarazi

.

Dei aktibo baten bolumena egokitzeko, erabili bolumen

teklak.