
Mezuak idatzi eta bidaltzea
Hautatu >
Mezularitza
>
Mezularitza
.
Garrantzitsua: Kontuz ibili mezuak irekitzean.
Mezuek asmo txarreko softwarea eduki dezakete edo,
edonola ere, zure telefono edo ordenagailua kalte dezakete.
Multimedia mezu bat sortu baino lehen edo mezu elektroniko
bat idatzi baino lehen, konexio ezarpen zuzenak izan behar
dituzu konfiguratuta.
Haririk gabeko sareak MMS mezuen neurria muga dezake.
Txertatutako argazkiak muga gaindituz gero, telefonoak
argazkia txikiagotu dezake MMS bidez bidali ahal izateko.
Galdetu zure zerbitzu hornitzaileari mezu elektronikoen
gehienezko tamaina. E-mail zerbitzariaren tamaina muga
gainditzen duten mezu elektroniko bat bidaltzen saiatzen
bazara, mezua Irteera postontzian geldituko da eta gailua
berriro ere bidaltzen saiatuko da noizbehinka. Mezu
elektronikoak bidaltzeko datu konexioa behar da eta mezuak
berriz bidaltzeko saiakera jarraiek telefono faktura igo
dezakete. Irteera postontzian, halako mezuak ezaba
ditzakezu, edo Zirriborroak karpetara mugitu.
1. Hautatu
Mezu berria
>
Mezua
testu edo multimedia
mezu (MMS) bat bidaltzeko,
Audio mezua
soinu klip bat
duen multimedia mezu bat bidaltzeko, edo
E-maila
mezu
elektroniko bat bidaltzeko.
2. Nori eremuan, sakatu korritze tekla kontaktu zerrendako
hartzaileak edo taldeak hautatzeko, edo idatzi
hartzailearen telefono zenbakia edo helbide
elektronikoa. Hartzaileen arteko puntu eta koma (;) bat
gehitzeko, sakatu *. Zenbakia edo helbidea arbeletik
kopia dezakezu ere bai.
3. Gaia eremuan, idatzi mezu elektronikoaren gaia. Ikus
daitezkeen eremuak aldatzeko, hautatu
Aukerak
>
Mezuaren goiburuak
.
4. Mezua eremuan, idatzi mezua. Txantiloi bat edo ohar bat
gehitzeko, hautatu
Aukerak
>
Sartu edukia
>
Testua
gehitu
>
Txantiloia
edo
Oharra
.
5. Multimedia mezu bati media fitxategi bat gehitzeko,
hautatu
Aukerak
>
Sartu edukia
, fitxategi mota edo
jatorria, eta nahi duzun fitxategia. Bisita-txartel bat,
diapositiba bat, ohar bat edo bestelako fitxategi bat
mezuari gehitzeko, hautatu
Aukerak
>
Sartu edukia
>
Besteren bat gehitu
.
6. Multimedia mezu batentzako argazki bat ateratzeko edo
soinu klip bat grabatzeko, hautatu
Aukerak
>
Sartu
edukia
>
Irudia gehitu
>
Berria
,
Bideoklipa
gehitu
>
Berria
, edo
Gehitu soinu-klipa
>
Berria
.
Nokia 6760 slide
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
23

7. Mezu elektroniko bati eranskin bat gehitzeko, hautatu
Aukerak
eta eranskin mota. E-mail eranskinak honela
adierazita daude: .
8. Mezua bidaltzeko, hautatu
Aukerak
>
Bidali
, edo sakatu
deitze tekla.
Oharra: Mezua bidali dela dioen testu edo ikonoa
pantailan agertzeak ez du esan nahi hartzaileak mezua jaso
duenik.
Zure telefonoak mezu bakarreko muga gainditzen duten
mezuak onartzen ditu. Mezu luzeagoak bi mezu edo
gehiagotan banatuta bidaltzen dira. Zerbitzu-hornitzaileek
bidalitako mezu kopuruen arabera kobratu ohi dute. Azentu-
markak, bestelako ikurrak edo zenbait hizkuntzen aukerak
leku gehiago hartzen dute, eta mezu batean bidal daitekeen
karaktere kopurua murriztu egiten da.
Baliteke MP4 formatuan gordeta dauden edo multimedia
mezuen hari gabeko sarearen tamaina muga gainditzen
duten bideo klipak ezin bidaltzea.