Nokia 6760 slide - GPS zerbitzuari buruz

background image

GPS zerbitzuari buruz

GPS koordenatuak gradutan eta gradu hamartarretan

adierazten dira eta nazioarteko WGS-84 koordenatu

sisteman oinarrituta daude. Koordenatuen

eskuragarritasuna herrialdearen arabera alda daiteke.
Posizionamendu Globaleko Sistema (GPS) Amerikako Estatu

Batuetako gobernuak zuzendutakoa da, hau izanik sistema

honen zehaztasunaren eta mantentze lanen erantzule

bakarra. Estatu Batuetako gobernuak GPS sateliteetan egiten

dituen doikuntzek eragina izan dezakete kokapenari

buruzko datuen zehaztasunean, eta hau Irrati-Nabigazio

Plan Federalaren eta Estatu Batuetako Defentsa Zibilaren

Sailean GPS politikari buruz sortu daitezkeen aldaketen

menpe dago. Sateliteen geometria eskasak ere

zehaztasunari eragin diezaioke. Zure kokapenak, eraikinek,

oztopo naturalek eta eguraldiaren baldintzek, GPS seinaleen

erabilgarritasun eta kalitatean eragina izan dezakete.

Baliteke GPS seinaleak eskuragarri ez egotea eraikinen

barruan edo lur azpian eta oztopa daitezke zenbait

materialekin, hormigoia eta metala, esaterako.

GPSa ez da erabili behar neurketa zehatz bat egiteko, ez eta

GPS hargailuak eta irrati zelularren sareek adierazten

dituzten datuetan soilik oinarritzea kokatu edo nabigatzeko.
Bidaietarako odometroak zehaztasun mugatua du, eta akats

batzuk izan ditzake. Zehaztasuna, GPS seinaleen

erabilgarritasuna eta kalitateari loturik egon daiteke.
Posizionamendu metodo ezberdinak gai edo desgai daitezke

kokapen ezarpenetan.