
Mapan zehar mugitu
GPS konexioa aktibatuta dagoenean, irudiak zure uneko
kokapena adierazten du mapan.
Zure uneko kokapena edo azken kokapen ezaguna ikusteko,
hautatu
Aukerak
>
Nire kokap.
.
Mapan zehar mugitzeko, jo gora, behera, ezkerrera edo
eskuinera gurpilarekin. Mapa iparraldera orientatuta egongo
da besterik adierazi ezean.
Datu konexio aktibo bat daukazunean eta pantailako mapan
nabigatzean, automatikoki mapa berri bat deskargatuko da
jadanik deskargatutako mapek ez duten gune batera joaten
bazara. Mapak automatikoki gailuaren memorian gordetzen
dira edo memoria txartel bateragarri batean, sartuta badago.
Mapa gerturatzeko edo urruntzeko, sakatu ezkerreko eta
eskuineko aldaketa teklak, edo aldaketa tekla eta atzera
tekla, gailuaren teklatuaren arabera.
Mapa mota aldatzeko, hautatu
Aukerak
>
Mapa modua
.