Mail for Exchange
Mail for Exchange zerbitzuarekin laneko posta telefonoan
jaso dezakezu. Mezu elektronikoak irakur eta erantzun
ditzakezu, eranskinak ikusi eta editatu, egutegiko
informazioa ikusi, bilera eskaerak jaso eta erantzun,
hitzorduak antolatu eta kontaktuen informazioa ikusi,
gehitu eta editatu. Mail for Exchange instalatu ahal izateko
zure konpainiak Microsoft Exchange Server erabili behar du.
Honez gain, zure enpresako informatika teknikariak Mail for
Exchange aktibatu behar du zure kontuan.
Mail for Exchange instalatu aurretik ziurtatu ondorengoak
badituzula:
● Enpresako posta elektronikoaren IDa
● Zure lantokiko sarean sartzeko erabiltzaile izena
● Zure lantokiko sarearen pasahitza
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
30
● Zure sareko domeinuaren izena (jarri harremanetan zure
enpresako IKT sailarekin)
● Zure Mail for Exchange zerbitzariaren izena (jarri
harremanetan zure enpresako IKT sailarekin)
Baliteke informazio gehiago sartu behar izatea; hau zure
enpresaren Mail for Exchange zerbitzariaren
konfigurazioaren araberakoa da. Ez baduzu informazio
zuzena, jarri harremanetan zure enpresako IKT sailarekin.
Mail for Exchange zerbitzuarekin blokeo-kodearen erabilera
derrigorrezkoa izan daiteke. Telefonoaren blokeo-kode
lehenetsia 12345 da, baina agian enpresako informatika
teknikariak beste bat zehaztu du.
Mezularitza ezarpenetan Mail for Exchange profila eta
ezarpenak ikus eta alda ditzakezu.