
Medikuntzako tresna inplantatuak
Medikuntzako tresnen egileek hari gabeko gailuaren eta
inplantatutako mediku tresnaren artean, taupada-
markagailu edo desfibriladoreak esaterako, gutxienez 15,3
zentimetroko (6 hazbeteko) tartea egotea gomendatzen
dute medikuntza tresnarekiko egon daitezkeen
interferentziak ekiditeko. Tresna hauetakoren bat darabilten
pertsonek:
● Hari gabeko telefonoa beti medikuntzako tresnatik 15,3
zentimetrotara (6 hazbetera) mantendu behar dute
piztuta dagoenean.
● Ez eraman telefonoa paparreko zorro batean.
● Telefonoa erabiltzerakoan, medikuntzako tresna
kokatuta dagoen beste aldeko belarrian jarri, balizko
interferentziak murrizteko.
● Interferentziaren bat dela susmatu bezain laster hari
gabeko telefonoa itzali.
● Medikuntzako tresnaren fabrikatzaileak emandako
argibideak irakurri eta jarraitu.
Produktu- eta segurtasun-informazioa
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
65

Zure haririk gabeko telefonoa medikuntzako tresna batekin
batera erabiltzeari buruzko zalantzarik izanez gero, jar zaitez
zure sendagilearekin harremanetan.